domingo, junio 20, 2010

se necesita traductor vasco

Andres Neumanek
Erreferentzia gomendagarri batzuk


Samanta Schweblin (Buenos Aires, 1978).

«Oraintxe argitaratu du Lumenek haren ipuinen antologia. Ipuingilea da batez ere, aparta. Narrazio hutsa da, gihar hutsa, eta errealismo oso gordinekoa. Pertsonaia urratuak, ezinegona eragiten duten argumentuak. Oso narratzaile eraginkorra eta argumentala».

Alejandro Zambra (Santiago, 1975).

«Minimalismoarekin egiten du lan. Nobela ñimiñoak idazten ditu, prosa ñimiño eta erritmo oso mantsokoak, une baten dilatazioak balira bezala. Delikatuak dira oso, xaboi burbuila txikien pare. Mikronobelak dira, eta ez da kasualitatea lehenengoak Bonsai izatea izenburu. Espainian Anagramak kaleratu ditu Zambraren liburuak eta nahiko ezaguna da».

Alvaro Enrigue (Mexiko Hiria, 1969)

«Konplexutasun handiko idazlea da, eta saiakeragile bikaina. Haren Vidas perpendiculares oso nobela gomendagarria da».

Fernanda Garcia Lao (Mendoza, Argentina, 1966)

«Joan-etorriko bidea egin zuen. Argentinan jaio zen, txikia zela gurasoak Espainiara erbesteratu ziren eta orain Argentinan bizi da. Itzuli zenean, ez zuen Argentina ezagutzen. Hainbat alditan egokitu behar izan du bere azentua, eta ogibide bitxia du, horrekin zerikusia duena: argentinar aktoreak espainiar doinuz mintzatzen trebatzen ditu. Muerta de hambre eta La perfecta otra cosa nobelen egilea da, besteak beste».

Eduardo Halfon (Guatemalako Hiria, 1971).

«El boxeador polaco ipuin liburu bikainaren egilea da. Baita El ángel literario nobelarena ere. Oso narratzaile metaliterarioa da, beti literaturan pentsatzen ari dena. Aurretik aipatu ditudanek ez bezala, Enrique Vila-Matas eta Roberto Bolañoren ildotik jotzen du».

Guadalupe Nettel (Mexiko Hiria, 1973).

«El huésped nobelaren eta Pétalos y otras historias incómodas ipuin liburuaren egilea da. Oso dibertigarria da. Ezagutzen duzunean, pertsona herabe eta delikatua ematen du. Baina bere ipuinak guztiz basak eta erradikalak dira. Zatartasunean eta higuinean barneratzen da bere literatura, modu poetikoan. Lirikoa izaten saiatzen da desatseginena denarekin. Oso estetika bakan eta pertsonala du beraz».

Berria.info/Papereko Edizioa/Plaza
Para ver la nota completa, haz click en el título.

2 comentarios:

  1. Pues parece una selección de los mejores narradores hispanoamericanos, hecha por Andrés Neuman. Felicitaciones.

    ResponderBorrar
  2. ¡Qué bueno! Gracias.

    ResponderBorrar

Fernanda García Lao: “Me interesa lo que el cuerpo le hace al lenguaje y viceversa”

Cultura Clarín Ines Hayes La narradora, poeta y directora escénica acaba de publicar nuevos cuentos en Teoría del tacto. Cuenta aquí que...